XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1) Aldi hartan, euskaraz mutu eta gor zen eri gizagaixo bat eraman zion jendeosteak Izaro monastegitik heldua zen Euskararen fraile bati.

2) Bere aitak, basque français (Bidasoaz harunzko agintariek dioten bezela), bere eskualdeko hizkuntza estatala irakatsi zion.

3) Eta bere amak, vasco española (Bidasoaz honunzko agintariek diotenez), bere herrialdeko mintzaira estatala erakutsi zion ere bai.

4) Eta holan, sendi hizkuntzaren eta erakaspenaren gabeziaz, ondorioz eri gertatu zen gizagaixoa, Euskaraz zeharo gor eta euskal hitz bat ere ezin zuela ahozkatu.